The first written document that refers to the performance of
eight dancers and "Bobo" dates from 1695, and since then in the town of Otsagabia
in Nafarroa has performed a unique (only in that town though
recently more groups learned via videos, etc.) set of ritual
dances that are performed annually each September 8th,
before the shrine of the Virgin of Musilda and then later
that afternoon in the town plaza.
Irailaren
8an, Otsagabitik 2 kilometrora dagoen Muskildako Ama
Birjinaren santutegia antzinako-antzinakoak (300 urte baino
gehiago daramatzate egiten) diren dantza batzuen lekuko da.
Toki pribilegiatu horretatik Irati oihanaren gaineko
ikuspegi eder-ederrak daude, eta toki pribilegiatu horretan
egiten dira, urtez urte, Nafarroako etnografiaren dantza
enblematiko eta garrantzitsuenetako batzuk.
Belaunaldiz belaunaldi heldu zaigu makil-dantza hori. Zortzi
dantzarik osatzen dute taldea, pertsonaia bitxi batek
zuzentzen duena: Boboa. Jantzi ederrak daramatza, gorri eta
berdeak, arlekin itxurakoak; galtzerdiek, jakak eta
galtzamotzek, aldiz, urrezko xingolak dituzte. Gainerako
dantzariek daramaten txano konikoa janzten du, baina more
kolorekoa.
Goizean, udal agintariak, Zaraitzuko jantziak soinean
dituztela, santutegirantz abiatzen dira bide zaharretik,
kabildoak eta dantza taldeak lagundurik. Meza handia egin
eta gero, prozesioa egiten da baselizaren inguruan. Jarraian,
dantzariek Otsagabiko antzina-antzinako dantzak egiten
dituzte, gaita soinuan, birjinaren omenez, eta maiordomoak
aldatzen dira.
YouTube link:
Overview of Otsagiko dantza
Backup (requires
free
real media player):
Otsagiko Dantzak
