nabo

Eguberri Kantak - Christmas Songs

Christmas SongsChristmas in Basque is said as either Eguberri ("New Day") or Gabonak ("Good nights"). In the Basque Country there is a vibrant celebration of this holiday ("Holy day") that features song. Here are the lyrics to some of the more popular songs as collected by Aitzol Azurtza.

1. Hator, hator
2. Belengo estalpean
3. Gabon gauean
4. Gabon, Gabon
5. Horra Mari Domingi
6. Olentzero buruhandia
7. Olentzero joan zaigu
8. Oi Betlehen!
9. Hau haizearen epela
10. Mesias sarritan
11. Haur eder baten bila
12. Erregeak datoz
13. Birjina maite14. Erraguzu Maria

15. Haur txiki eder
16. Mendi aldetik gatoz
17. Din, din, dan
18. Trakatan, trakatan
19. Alaken, alaken
20. Haur eder baten bila
21. Kanta aleluia
22. Olentzero Zurriolan
23. Olentzero begigorri
24. Aspaldiko Olentzero
25. Din, dan, don
26. Gabon gaua
27. Belengo herri polita
28. Zatozte kristauak

29. Hau da gauaren zoragarria!
30. Hiru errege
31. Arin-arin kristauak
32. Hogeitalaugarrena
33. Kalejira Belenen
34. Aintza zeruan
35. Jaiotza
36. Izar eder bat
37. Estalpe zahar batean
38. Gaueko izar
39.Belenen sortu zaigu Jainkoa
40.Gaur jaio zaigu Salbatzailea
41. Mariagandik sortua
42. Kanta dezagun denok

1. Hator, hator
Hator, hator, mutil (neska) etxera,
gaztaina zimelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren t'amaren ondoan.

Ikusiko duk(n) aita barrezka,
ama ere poz atseginez.
Eragiok(n) mutil (neska) aurreko danbolin horri,
gaztainak erre artean, gaztainak erre artean,
txinpli-txanpla pun
Gabon gaua pozik igaro dezagun

2. Belengo estalpean (estatubatuarra)
Belengo estalpean jaio da Josu,
goazen bai denok azkar ematera musu.

Ikastolako haurtxoak gara
eta poz-pozikan ibiltzen gara.

Eguarrik, Eguarrik, bihar da Eguarri,
zoriona eta osasuna denoi zuei.

3. Gabon gauean
Gabon gauean ospatzen dugu
guztiok afari ona;
bixigu, legatz, bakailu saltsan,
bakoitzak berak ahal duna.

Gero xurrut plin-plan!,
ardoa eta pattarra,
katuak hartuta, zabu-zabuka.

4. Gabon, Gabon
Gabon, Gabon, Gabon,
daukanak ez daukanari emon,
Gabon, Gabon, Gabon,
berri-berri on!

Zerutik etorri zaigu,
Mariagandik sortua.

Ardi bi ta lau bildots,
pitxar handi bat esne,
sagar, intxaur ta gaztainak
altzoa bete-bete.

Gabon, Gabon, Gabon...

5. Horra Mari Domingi
-Horra Mari Domingi begira horri,
gurekin nahi duela Belena etorri.

-Gurekin nahi baduzu Belena etorri
atera beharko duzu gona zahar hori.

Zatoz, zatoz, zure bila nenbilen ni,
zatoz, zatoz, zure bila nenbilen ni,
zatoz goazen adora dezagun Belenen jaio den
haurtxo eder hori. (bis)

6. Olentzero buruhandia
Olentzero buruhandia
entendimenduz jantzia,
bart arratsean edan omen du
hamar arruko zahagia.

Ai urde tripa handia
tralalalala-tralalalala.

Horra, horra, gure Olentzero...

7. Olentzero joan zaigu
Olentzero joan zaigu mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera.
Aditu duenean Jesus jaio dela
laisterka etorri da berri ematera.

Horra, horra, gure Olentzero,
pipa hortzetan dula eserita dago,
kapoiak ere baitu arraultzatxoekin
bihar meriendatzeko botila ardoakin.

Olentzero gurea ezin dugu ase,
bakarrik jan dizkigu hamar zerri gazte,
sahieski 'ta solomo, makina bat este.
Jesus jaio da eta, alaitu zaitezte.

Horra, horra, gure Olentzero...

8. Oi Betlehen!
Oi Betlehen! Etorri da zure garaia, oi Betlehen!
Ongi bait du dizdiratzen zugandik heldu den argiak
betetzen ditu bazter guztiak.

Oi Betlehen! Oi Betlehen!

Artzainekin, nator gaur zugana Mesia, artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin, adoratzen zaitut egiaz
eta maite bihotz guztiaz
artzainekin, artzainekin.

9. Hau haizearen epela
Hau haizearen epela,
aidean dabil horbela,
etxe honetako jende leialai
gau on Jainkoak diola.

Gabon, Gabon, oi euskaldunak, Gabon ta zorion.
Zeru ta lurrak elkartzen dira gau argi honetan,
Jaungoikoaren bakea dabil sendi guztietan.
Gabon, Gabon, oi euskaldunak, Gabon ta zorion.

10. Mesia sarritan
Mesia sarritan agindu zena
aingeru artean dator gugana.

Gloria zeruan, bakea hemen,
kantari aingeruak dagoz Belenen.

Belengo estalpean, negu gogorrean,
jaio da gure Jesus askatxo batean.

Estalki barik dago abere artean
guztiz ahaltsua dena zeru ta lurrean.

Hantxen dago, gure Jesus,
hantxen dago,bai.

Haurtxo txikia askan dago,
amak esautso lo egiteko,

baina haurtxoak begiekin esaten dio:
ama, ezin.

Mesia sarritan...

11. Haur eder baten bila
Haur eder baten bila
gabiltza zoratzen,
ta izarrak esan digu
galdetzeko hemen.

Jaungoikoaren herri maite Jerusalen,
esan zaiguzu laister Jesus non jaio den.

Hau da gauaren zoragarria, Jesus jaio da Belenen,
etxe honetan sortu ote den bila gabiltza beraren.

Artzain buru txuri bi, Antton eta Peru,
Belengo estalpera etorri zaizkigu.

Sartu dira barrena, Imanoltxogana,
ta opari egin diote arkumetxo bana.

Hau da gauaren...

-Joxepe ekardazu sortatxo bat egur,
haurra hotzak dago ta, berotu dezagun.

-Ez du ez hotzak hilko, Birjina maitea,
berotzen ari zaizka astoa ta idia.

Hau da gauaren...

12. Erregeak datoz
Erregeak datoz, erregeak datoz,
presaz Belena, presaz Belena,
guk bila ditzagun, guk bila ditzagun,
ahal den lehenena, ahal den lehenena.

Ate txokoan oilar bi,
batak bestea dirudi,
etxe hon'tako etxekoandreak
Amabirjina dirudi.

Amabirjina, Amabirjina,
zu zara zeruko erregina!

Erregeak datoz, erregeak datoz...

Atean eder epelez,
atal burua zilarrez,
nagusi jauna esan bezaigu
hasiko garen edo ez.

Nagusi jauna, nagusi jauna,
gau on emanaz gatoz zugana!

Erregeak datoz, erregeak datoz...

13. Birjina Maite
Birjina maite lotan dago zure seme laztana,
sehaskatxoan ipinizazu gure bihotzen laztana.
Ongi bai ongi igaro ditzan gauak eta egunak,
poliki-poliki eragiozu egin dezan lo ona.

Amets ilunak estutu dio haurtxoari lo gozoa,
ikusten bait du aurrez-aurrezka lurrekoen gorrotoa.
Ongi bai ongi ordainduko du guztion esker gaiztoa,
poliki-poliki emango digu bere bizitza osoa.

Hotzaren hotzez lasto artean gorde du goputz gurena,
amak musuka berotu nahi du arkume zuri otzana.
Maitasun eztiz eskeintzen dio, maitennoa(r)i hark duena,
bihotz bero bat txirpil goxoaz egin dezan lo ona.

14. Erraguzu Maria
Erraguzu Maria
Haren sorlekua,
ala zen palazio
ala gaztelua.

Oi! Ez, ez zen horrela
mundurat agertu,
ohe ttipi bat zuen
sorlekutzat hartu.

Ez zen bada, Maria,
bederen artzainik
Josu adoratzera
lehiatu al zenik?

Bai, artzainak zituen
lehenik ikusi,
hekien bihotz onak
zituen onetsi.

Erraguzu Maria,
bazen erregerik,
zure seme Jainkoa
ikusi zuenik?

Hiru errege ziren
noizbait gutaratu
eta beren dohaiez
Josu ohoratu.

15. Haur txiki eder
Haur txiki eder polit bat
jaio zaigu gaur guretzat,
laisterka goazen harat
nork lehenago ikusterat.

Jesus, Maria eta Deun Jose.

Gauerdian agertu da
aingeru talde handia,
ozen abesten dutela:
Gora goian Jainkoa!

Jesus...

Gloria goian Jaunari,
gloria Jesus haurrari,
lurrean kristau onari
zorion ta bakea.

Jesus...

16. Mendi aldetik gatoz
Mendi aldetik gatoz artzainak, artzainak,
bildots bana harturik bizkar gainean.

Gabon gauean kantan, kanta aleluia, kanta aleluia,
aleluia gabon gauean kanta, kanta aleluia gauean.

Haur txiki bat jaio da Belenen, Belenen,
guztion Jainkoa da, poztu gaitezen.

Gabon gauean...

17. Din din dan (benezuelarra)
Din, din, dan,
goazen Belenera,
din, din, dan,
Jesu jaio da ta,
artzaiarekin abestutzera,
gora gure Jesus jaio berria.

Amabirjina da
zeruko izarra,
berak argitzen du
gure bizitza;

Amabirjina da
zeruko izarra,
berak argitzen du
gure bizitza.

Din, din, dan...

Hotz eta dardaraz
dago ume gaisoa,
eta Amabirjinak
jantzitzen dautso;

arropa zuria,
lehor ta goxoa
umetxo laztana
berotutzeko.

Din, din, dan...

18. Trakatan, trakatan
Trakatan, trakatan hiru errege,
trakatan, trakatan Belenera.
Belenen jaio den Jesus haurtxoa,
trakatan, trakatan jaurestera.

Meltxorrek, trakatan, zaldia beltza,
Gasparrek, trakatan, zaldi gorri,
trakatan trakatan Baltasar zaharrak
zaldia, trakatan, zuri-zuri.

Trakatan, trakatan, izarra dute
hain bide luzean gidaria,
trakatan, trakatan, Jerosolima
oraintxe heldu dira ia-ia.

19. Alaken, alaken
Alaken, alaken,
alapikula tunpailen,
errespundela pikula tunba
Jesus haurtxoa Jainkoa zen.

Adiskideok, ikusi al duzue
zelai horretan artzairik?
Artzai txiki,
artzai handi,
artzai mutur lehunik

20. Haur eder baten bila
Haur eder baten bila
gabiltza zoratzen
(e)ta izarrak esan digu
galdetzeko hemen.

Jaungoikoaren herri,
maite Jerusalen,
esan zaiguzu laister
Jesus non jaio den.

Aingeru batek dio
goi-goian basoan,
haurtxo bat jaio dela
bart gure auzoan.

Jaungoikoaren herri...

 

21. Kanta aleluia
Kanta kantari dagoz zeruan
kanta kantari aingeruak.
Kanta aleluia, gaur aleluia, beti aleluia, kanta aleluia. (bis)

Epel-epel sukalde giroan
aita t'amaren ondoan.
Kanta aleluia...

Gaur jaio zaigu Jesus haurtxoa
goratu dezagun Jainkoa.
Kanta aleluia...

22. Olentzero Zurriolan

Olentzero begigorri, non harrapatu duk arrain hori?

-Zurriolako arroketan, arratseko hamaiketan.

23. Olentzero begigorri
Olentzero begigorri, fun, fun, fun!
Olentzero begigorri, fun, fun, fun!

Inoiz ikusi al duk, esantzaiguk, esantzaiguk,
ai Olentzero gurea non den Belengo bidea? Fun, fun, fun!

Olentzero begigorri...

Inoiz ikusi al duk, esantzaiguk, esantzaiguk,
sehaskatxoan jarria Mariaren haur polita? Fun, fun, fun!

24. Aspaldiko Olentzero
Aspaldiko Olentzero, Olentzero gurea.
Ikazkile begigorri, non duk Belengo haur hori?
Aspaldiko Olentzero, Olentzero gurea.

25. Din dan don
Din, dan, don, din, dan, don! Eguberria,
Jesus jaio zitzaigun egun pozgarria.
Din, dan, don, din, dan, don! Eguberria,
gaur ere alaitu bedi gure herria.

Denok dezagula jaialdi hauetan
zorion betea gure etxeetan.
Bakea dadila giza legeetan,
grazi ugaria beti gure bihotzetan. Bai!

26. Gabon gaua
Haurtxo maite, nola zaude
sehaskan negarrez?
Zatoz bai nire bihotzera,
zatoz bai lo-lo egitera,
abesti maitalez, abesti maitalez.

Gabon gaua, gaurko gaua.
Haurtxo bat jaio da.

Aintza ta goraka zerutarrak,
pozik eskeinka datoz artzaiak.

Bakea lurreko denei,
Jainko berbera bait da.

Gau dohatsu, hain baketsu,
zerua dakartzu.

Benaz kristau denok entzuntzagun,
Haurtxo Jesusen berri ona hartuz,
bakean iraun dezagun,
denok elkar maitatuz.

27. Belengo herri polita
Belengo herri polita zorionez betea,
Jesusen jaiotzarekin apainduriz jantzia.

Aingerutxoek abesten dute,
Jesus jaio da t'alaitu zaitez.

Umetxo zoragarria zeru-lurren errege!

28. Zatozte kristauak (Adeste Fideles)
Zatozte kristauak bihotzak pozturik,
zatozte guztiak Belenera
jaio den gure Jesus ikustera.

Jauna gurtu dezagun, Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun auspezturik.

Ardiak utzirik datoz artzai onak,
zerutik deiturik estalpera.

Goazen gu ere haiekin batera.
Jauna gurtu...

Gure maitasunez askatxo batean
hotzak dar-dar zauden Jesus ona.

Zatoz gugana, haur gozo laztana!
Jauna gurtu...

29. Hau da gauaren zoragarria!
Hau da gauaren zoragarria,
Jesus jaio da Belenen,
herririk herri bila gabiltza,
bila gabiltza beraren.

Aingeruak kanta, artzai onak dantza,
guztiok alabantza
zuri zor dizugu.

Astoak a! idiak mu!
atseginik badugu!

Hartu makilak eta jantzi abarkak,
artzaiak joan ziraden Jesusen bila.

Ai zer atsegina den dantzan jende guztia!
Salto brinko eginez denak joan ziren.

30. Hiru errege
Hiru errege, artzaitxo piloa,
Belengo bide zurian.
Aita San Jose, Ama Maria
eta haur jaio berria.

Gora Jainkoa zeru zabalean
eta denok bakean,
zuek eta gu, gaurtik aurrera
ondo moldatzen bagera.

31. Arin-arin kristauak
Arin-arin kristauak, arin bai Belena,
Jesus adoratzera ahal den laisterrena.

Zer gertatzen ote da Belengo herrian?
Gure Jesus jaio da estalpe batean.

Ta haruntz-honuntz laisterka artzaiak mendian
elkar bilatzen dute ahalegin guztian.

Arin-arin kristauak...

Bibolina, txistua, danbolin soinua,
artzaiek jotzen dute atsegin ta pozez.

Hotzak eta beharrak hiltzeko zorian,
estalpe zahartxo baten leku irekian.

Arin-arin kristauak...

32. Hogeita laugarrena
Hogeitalaugarrena
dugu abendua.
Denok nahi genuena
iritsi genuen.

Gaueko hamabiak
jo duten orduan
Jesus salbatzailea
jaio da munduan.

33. Kalejira Belenen
Oilarrak kanta-kantari; kukurruku, kurruku.
Kalejiran dabiltza; kukurruku, kurruku.
Eguerri gaua ospatzen; kukurruku, kukurruku.
Jesus jaio da Belenen; kukurruku, kurruku.

Oilar oiloek diote; kukurruku, kurruku.
Kristauok, berriz, kantari; aintza ta aintza Jaunari.
Eguerri gaua ospatzen; traralala, lalala.
Jesus jaio da Belenen; traralala, lalala.

34. Aintza zeruan
Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizakiei.

Haurtxo txikia,
jaio berria,
nigarrez estalpean.

Ama gaixoa aldamenetik
galdezka maiteak zer duen.

Aintza zeruan...

35. Jaiotza
Dan, dan-dan Maria ta
Josepe Belenen.
Kras, kris-kras etxe gabe
Gabon izan arren.

Dan, dan-dan nor da hemen
jauregi honetan?
Kras, kris-kras zein da deika
gaueko hamarretan?

Dan, dan-dan eske gabiltz
gauko ostatuaren.
Kras, kris-kras ostaturik
ez dago ba hemen.

Dan, dan-dan nor da hemen
etxetxu honetan.
Kras, kris-kras zein da deika
gaueko hamaiketan?

Dan, dan-dan behartsu bi
ireki eiguzu.
Kras, kris-kras aberats bi
hartuak ditugu.

Dan, dan-dan jo dezagun
estalpe honetan.
Kras, kris-kras sar gaitezen
hortxe ilunpetan.

Dan, dan-dan hamabiak
Belengo dorrean.
Kras, kris-kras aingeruak
zeruko atean.

Dan, dan-dan aintza goian
ta bakea hemen.
Kras, kris-kras Jesukristo
jaio da Belenen.

Dan, dan-dan aingeruak
dandan danbolina.
Kras, kris-kras artzaitxoak
kris-kris kriskitina.

Dan, dan-dan bart Belenen
eta bart Belenen.
Kras, kris-kras jaio zaigu
Josutxo Belenen.

Kras, kris-kras jaio zaigu
Josu Nazareten.
Dan-danok sar gaitzala
berak zerura. Amen.

36. Izar eder bat
Izar eder bat etorri da
zerutikan lurrera.
Aingeru bat azaldu zaigu
bart arratsean bidean
ta esan digu Aintza Zeruko Aitari
ta gizakiei bakea,
Belengo estalpera zaigu etorri
zeru-lurren jabea.

Goazen bai artzai, bai, bai, bai, bai,
ardiak utzirik, bai, bai, bai, bai,
goazen guztiok dena utzirik, bai, bai, bai, bai,
estalpean dagoen, bai, bai, bai, bai,
haurtxo txiki hori, bai, bai, bai, bai,
gu salbatzeagatik da zerutik etorri.

37. Estalpe zahar batean ("It came upon a midnight clear"
Estalpe zahar batean, Belengo herrian,
Jainkoa jaio zitzaigun Gabon gauerdian.
Birgina du bere Ama, Ama miresgarri
Aita onak Salbatzaile guretzat du jarri.

38. Gaueko izar
Gaueko izar argitsuena
piztutzea(re)kin batera,
haurtxo eder bat etorri zaigu
gaur arratsean etxera.

Orduez gero etxeko denak
poztu (e)ta zoratzen gera,
haurra dalako zerutik honuntz
datorren Jainko berbera.

Alai (e)ta pozik kanta dezagun
hautxo honen etorrera,
gure iluna alaitutzeko
jaio dan argi ederra.

Gaurtik aurrera atzerri hon(e)tan
zoriontsu bizi gera,
haurra dalako zerutik honuntz
datorren Jainko berbera.

39. Belenen sortu zaigu Jainkoa
Belenen sortu zaigu Jainkoa,
arratseko gauerdian,
hotzak dardaraz dago gaisoa
lasto pixkaren gainean,
bero ahalez bero dezagun
apa emanez musuan.

Asko maite dut nik nire ama,
ni sortu ninduelako
baina haurtxo hau maiteago dut
ni(re)gatik jaio delako
(e)ta gurutzean gero odol deuna
ixuriko duelako.

40. Gaur jaio zaigu Salbatzailea
Gaur jaio zaigu Salbatzailea,
Kristo gure Jaun eta Jabea.
Gaur zer argia sortu zaiguna,
poztu gaitezen jaio da Jauna!

Jainkoa Jainko, herri guztien zoragarri,
gure artean zaigu jarri.

Gaur jaio zaigu Salbatzailea...

Herri guztien gainetik dago gure Jauna
eta aintzaz dago bere izena.

Gaur jaio zaigu Salbaitzailea...

41. Mariagandik sortua
Gora, gora, gora hotsegin
alaitasun (e)ta txaloekin,
guztiak poztu, eragin:

Agertu da Jaungoikoa
Mariagandik sortua.

Gazteak, arren abestu,
jaio berria goraldu,
ahots batez eupatu.

Agertu da Jaungoikoa...

Izan bedi onetsia
gizakien salbatzailea,
obenen kentzailea.

Agertu da Jaungoikoa...

42. Kanta dezagun denok
Kanta dezagun denok
hau da egun alaia,
Josu jaio da-eta,
kanta: Aleluia!

Poztu aingeru, poztu zeru-lurrak,
poztu Eliza, poztu herritarrak.

Kanta dezagun denok...

Poztu famili, poztu gurasoak,
poztu biziak, poztu hildakoak.

Kanta dezagun denok...

Poztu gaisoak (e)ta osasuntsuak,
poztu aberats (e) ezbehartuak.

Kanta dezagun denok...

Poztu abere, arrain (e)ta hegaztiak,
poztu landare (e)ta izaki guztiak.

Kanta dezagun denok.

 

 

 

 

 

Calendar

 

 

Memoria Bizia